Ni Neu

Psikoterapeuta bezela, nire lana errespetuan, ulermenean eta onarpenean oinarritzen den laguntza erlazio bat eskeintzea datza, pertsonaren bidean bidelagun bilakatzen naizelarik. Horretarako ikuspegi holistiko eta humanista bat erabiltzen dut, izan ere osotasuna zatien batuketa baino gehiago dela uste dudalako. Haurrekin lana egiteko orduan, beraien hizkuntz berdina erabiltzea derrigorrezkoa deritzot, eta jolasaren bidez lortzen dut helburu hori. Psikologia ikasketak amaitu nituenetik, Gipuzkoako Diputazioko zerbitzu ezberdinetan lan egin dut haurrekin, nerabeekin eta familiekin harrera etxeetan eta hezitzaile familiar gisa. 2013.urtean haur eta nerabeekin Terapia egiten hasi nintzen Oreretan nire lehenengo kontsulta pribatua sortuaz. Gaur egun, berriz, nire proiektua, Donostian eta Azpeitan jarraitzen du haur eta nerabeen behar ezberdinei bidelaguntzen.

Osasun Psikologoa.
Gipuzkoako Psikologoen Elkargokide zenbakia: GZ02111.
Play Therapy International elkarteko elkargokide zenbakia: 201300085.
>

Formakuntza Akademikoa:

  • Psikologian lizentziatua(EHU).
  • Jolas-terapian titulatua (PTES-PTI).
  • Sandplay-en formakuntza(PTES).
  • Gestalt Terapian formakuntza (Bidean Psikoterapia Humanista Zentroa).

Espazioa

Espazioa haur eta gazteekin lan egiteko antolatuta dago, bertan beharrezkoak diren materialak daudelarik.

Kontaktua

Kontsulta

Azpeitian edo Donostian kontsulta pribatua.

Telefonoa

602497927

Posta Elektronikoa

info@ametspsikologoa.eus