Ni Neu

Psikologoa bezela, nire lana errespetuan, ulermenean eta onarpenean oinarritzen den laguntza erlazio bat eskeintzea datza, pertsonaren bidean bidelagun bilakatzen naizelarik. Horretarako ikuspegi holistiko eta humanista bat erabiltzen dut, izan ere osotasuna zatien batuketa baino gehiago dela uste dudalako. Haurrekin lana egiteko orduan, beraien hizkuntz berdina erabiltzea derrigorrezkoa deritzot, eta jolasaren bidez lortzen dut helburu hori. Psikologia ikasketak amaitu nituenetik, Gipuzkoako Diputazioko zerbitzu ezberdinetan lan egin dut haurrekin, nerabeekin eta familiekin harrera etxeetan eta hezitzaile familiar gisa. 2013.urtean haur eta nerabeekin Terapia egiten hasi nintzen Oreretan nire lehenengo kontsulta pribatua sortuaz. Gaur egun, berriz, nire proiektua, Donostian jarraitzen du haur eta neraben behar ezberdinei bidelaguntzen.

Osasun Psikologoa.
Gipuzkoako Psikologoen Elkargokide zenbakia: GZ02111.
Play Therapy International elkarteko elkargokide zenbakia: 201300085.
>

Formakuntza Akademikoa:

  • Psikologian lizentziatua(EHU).
  • Jolas-terapian titulatua (PTES-PTI).
  • Sandplay-en formakuntza(PTES).
  • Gestalt Terapian formakuntza (Bidean Psikoterapia Humanista Zentroa).

Haur eta neraben psikologia

Nire lana terapiara datorren haurrarekin egiten dudan harremanean oinarritzen da. Gure artean sortzen den harremana, konfidantzazko eta zihurtasunezko sentimenduak garatzen ditu eta honek gertatzen zaiona adieraztea ahalbidetzen dio. Jolas Terapia korronte terapeutiko bat da. Bertan, haurrak, jolasaren bidez, bere barne-mundua kanporatu ahal izango du eta aldi berean, aukera emago dio bere buruari aurre egitea onartzeko, ikasteko eta kontrolatzeko. Haur terapia bereziki haurrei zuzenduta dago, baina hala ere garrantzitsua da gurasoekin ere lan egitea psikoterapiaren bidez lortzen ari den prozesu indartzeko.
"Pertsona bat gehiago ezagutzen da ordu bete berekin jolasean, urte beteko elkarrizketa baten baino." (Platón)
Jolas-terapiari buruzko informazioa enlazea zuzenean www.jolasterapia.eus

Eta lantzen ditugun zailtasunakautoestima baxua, beldur eta fobiak, eskola jazarpena, eskola porrota, antsietatea, depresioa, estresa, portaeraren eta garapenaren arazoak, dolua, trauma, ospitaleratutako haurrak, elikadura nahasmenduak (anorexia, bulimia, e.a.), esfinterraren kontrola (enuresia, enkopresia), oldarkortasuna, inpultsibitatea, lotsa, sexu jazarpena, tratu txarrak, substantzien kontsumoa, ebar.

Kontaktua

Kontsulta

Donostian kontsulta pribatua.

Telefonoa

602497927

Posta Elektronikoa

info@ametspsikologoa.eus